Azken urte hauetan oso entzuna bilakatzen ari dira gazteek teknologia berriekin duten harremanen nondik norakoak. Egia da teknologia berriak etorkizuna direla baina askotan pentsatu izan dut gaztetxo askoren artean teknologia hauekiko gehiegizko erabilera nabaria dela.
Zein puntuk arte da onuragarria gaztetxoek teknologia berriekin duten erabilera hori?
Argi dago haurra haur denetik gazte edo nerabe bilakatu arte bizitzako fase eta maila desberdinetatik pasa beharra duela, guztiok horixe egin dugu, unean uneko bizipenak bizitu alegia. Gaur egun hala ere oso gaztetatik murgiltzen dira PSP, Wii eta antzeko beste zenbait jolas interektibotan eta asko eta asko bertan "preso" geratzen dira. Gazte edo haur hauek beste gazteekiko elkarrekintzak indartu eta garatu beharrean, bere mundu birtual eta imajinarioan murgildurik geratzen dira. Honek noski etorkizunerako arazoak ekarriko dizkio gazteari, gizartean besteekiko hartu-eman harremana ezinbestekoa baita bizitzan aurrera ekin ahal izateko, mundutik aislaturik dagoen batentzako prozesu hori ezezaguna eta arrotza egiten zaiolarik.
Teknologia berrien erabilera bere neurrian egokia da, baina bizitza hontako etapa bakoitzean bizi beharrekoa bizi behar da, hazkuntza prozesua bizkortu gabe noski. Gure aiton-amonak telefono mugikorra bezalako modernitate batetara ohitu badira, gazteak beraien garaia heltzen denean teknologia berri guzti horietara ohitu ahal izango dira inongo dudarik gabe gainera.
miércoles, 22 de octubre de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario