Badira 3 bat aste edo nire herriko taberna batean makina bitxi bat ikusi nuenetik. Lehenagotik ere ezagunak zaizkigu bolatxoen maikana edota behatzarekin jolasten den makina baina hau guztiz ezberdina zen. Makina berak, etorkizuneko tramankulu baten itxura du, ez du zerikusirik orain arteko makinen itsurarekin. Nik zertarako zen ez nekienez, eta egia esan makina hauetan jolastea ez dudanez gogoko, inguruan nituen lagunei galdeu dien ea makina hura zertarako zen. Imajinatu nire aurpegia APOSTUAK egiteko makina bat zela erantzun zidatenean!!
Sinestezina, harrigarria, gehiegizkoa ... horrelako hitza etorri zitzaizkidan burura.
Egunetik egunera beraz argiago dut teknologia berri hauen helburu nagusienetarikoa jendearengan (eta gehiegnbat gazteongan) kontsumismoa bultzatzea dela. Bestela zein helbururekin jarri daiteke horrelako makina bat horrenbeste jende ibiltzen den taberna batean?
Asteak pasa dira eta jada makina hori luzaroz bertan egongo balitz bezala ikusten dut nik, jendea bertara joaten da eta futbol, eskupilota, eskubaloia ... apustuak burutzen ditu. Zein izango ote da hurrengo "aurrerapausua" ??
domingo, 21 de diciembre de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
1 comentario:
Kaixo Ainhoa!
Niri ere horrelako makinitak beldurra ematen didate, batez ere gaur egun krisis dela eta. Nire herrian lokal bat ireki dute autobuseko paradan parean eta ni harrituta geratzen naiz pasatzen dudan guztietan edo autobusaren zain nagoenean beti narbait barruan dagoela ikusita.
Nik entzun nuenean Eusko Jaurlaritzak legalizatu zuela apostuak, Inglaterrako egoera gogoratu nuen. Han "Beting shop"ak aurkitu ditzakegu, bertan, orain hemen bezala, edozein apostu egin dezakezu. Baina tabernetako makinitak ez nituen espero.
Ez dakit zergatik legalizatu dutenik, beno, imajinatu dezaket, bertatik diru mordo bat hartzen dutelako, baina alde batetik Euskadin dagoen apostuak egiteko ohitura eta bestalde krisia nahasten badugu, familia askoren ruina daukagu.
Beno Ainhoa, ea gaur "el gordo" tokatzen zaigun!!!jejeje
Lurdes
Publicar un comentario