jueves, 27 de noviembre de 2008

Teknologia berriak bizitzako arlo guztietan barrena!


Izenburuan azaldu bezala, teknologia berriak gure bizitzako txoko eta arlo guztietara zabaldu dira. Egia da bai zenbait kasutan onura baino kalte gehiago eragin dutela (gazteek zenbait teknologiekiko duten "adikzioa"; El show De Truman filmean ikusi bezala besteen bizitzak kontrolatzeko helburua...) baina bere alderdi positibo eta onurak ere azpimarratu beharra dago. Gaur goizean jaso dudan e-mailak alderdi positibo hori indartzen duela arrgi dago, zenbat eta zenbat e-mail jaso ditugu emakume musulmanen lapidazioak ekiditeko firmak eskatuaz, edota emakumeak jasaten dituen indarkeriaren aurkako firmak eskatuaz? Kasu honetan gaur goizean jasotako e-mailak Chicha Mariani (Abuelas de Plaza de Mayo taldearen fundatzaileak) bere hiloba (Clara Anahí) bilatzeko erabili du e-mail bidezko komunikatzeko modu hau. Bere nahia eta helburua e-mail honek mundu osoa zeharkatzea da eta modu horretara bere hiloba bilatu. Gaur egun interneta munduko edozein txokorik izkutuenera ere iristen baita.




Horrelako kasuetan argi ikusten da zein garrantzitsua den teknologia berrien alderdi positibo eta negatiboak bereizita edukitzea. Hori uste dut nik behintzat!!

lunes, 24 de noviembre de 2008

Uso y abuso de la tecnología

Gai honen inguruan movie maker programa erabiliz 5 minutuko lantxoa egin behar dut baina ideiak falta zaizkit nire lana nondik bideratu jakiteko. Egia esan ez dakit zein irudi erabili eta 5 minutuko "bideo" bat burutzea nahiko luzea iruditzen zait. Norbaitek ideiaren bat ematerik balu, asko eskertuko nioke. Badirudi lantxo hau egiteko nahiko blokeaturik nagoela eta lana nondik bideratu jakin arte ezin izango dut "arrankatu"!!

miércoles, 19 de noviembre de 2008

Euskara erabiliz interneten barrena

Gaurko Berria egunkariaren azken orrialdean artikulu interesgarri bat irakurri dut. Egia esan irakurri eta ikasgai honekin lotura duela pentsatu eta hementxe naiz nire blog honetan irakurri dudanaren berri ematen...

"Web nabigatzailea gaur egun ordenagailuan gehien erabiltzen den aplikazioa dela esan daiteke. Interneten zabalkundeak gero eta ezagunagoak egin ditu, eta denborarekin ezaugarri berriez hornitu dira. Gero eta ekintza gehiago egiten direnez sarean zuzenean, nabigatzaileek informazioa prozesatzeko gaitasuna areagotu egin dute. Euskaraz ere erabil daitezke. Mozilla Firefox Netscape Communicator nabigatzailearen ondorengoa dela esan daiteke. Firefox kode irekiko aplikazoa da. Dena dela, garai hartatik bide luzea egin du, eta emaitzak hor daude; gero eta erabiltzaile gehiago ditu. Euskarazko bertsioa Librezale.org taldeak mantentzen du, beraiek dira Firefox euskaraz izatearen arduradunak. Nabigatzailea euskaraz hartzeko Firefoxen gune ofizialetik edo Librezale.org webgunetik har daiteke. Instalazioa oso intuitiboa da, pauso bakoitza erraz egin daiteke eta, gainera, Internet Explorer nabigatzaileko informazioa inportatu daiteke.

Euskalduna zara Interneten?

Interneten hizkuntzen erabilerari buruzko datuak ateratzerako orduan, nabigatzaileak erabiltzen duen hizkuntza hartzen da kontuan. Euskararen kasuan oso garrantzitsua da, izan ere, askok konturatu gabe gaztelaniaz nabigatzen dute, nahiz eta euskaldunak izan. Horrela, datuak ateratzean, erabiltzaile euskaldunak direnak baino gutxiago azaltzen dira. Zein hizkuntzatan nabigatzen den jakiteko, Sustatura sartzea nahikoa da. Bertan sartzean, hizkuntza detektatzen du eta euskara ez bada abisatu egiten du. Abisua eman ez ezik, aldatzeko zer egin behar den ere azaltzen da". BERRIA 08/11/19

Hona hemen euskaraz nabigatu ahal izateko baliagarriak irudituko zaizkizuen helbideak:

TB-Firefox euskaraz: www.mozilla-europe.org/eu/firefox
Librezale: www.librezale.org


Badirudi Teknologia Berrietan ere euskara, pixkanaka-pixkanaka bada ere, bere lekua hartzen ari dela. Ez al duzue hori uste?

viernes, 14 de noviembre de 2008

Teknologia berrien puntan...

Inork ikusi ahal zuen aurreko asteko AEbko hauteskundeen berri ematen ari zen CNN telebista katea?? Txiki txikitatik hainbat filmetan ikusi izan ditugu ezerezetik pantailaren erdian agertu izan diren pertsonaiak, efektu berezi hauen espezialistak "Guerra de las Galaxias" bezala ezagutzen den filmeko pertsonaiak dira bereziki. Eta zer zerikusi ote du ba aurreko asteko AEBko hauteskundeek film honekin?? Telebistan hau ikusi zuenak seguru nago badakiela zertara jo nahi dudan. Bai CNNko berriak ikusten ari nintzela halako batean platoaren erdian ezerezetik emakume bat agertu zen, hauteskundeetako erreportaria zen bai baina Chicagon zegoen neska hura bat-batean programan agertu zen, CNNko estudioetan hain zuzen ere!! Harrigarria? Hologramak beti urrutiko etorkizuneko garaiekin iruidikatu ditugu, hau da, gure autoak ehgan egingo duten garai horiekin. Ba badirudi, amerikarrak jada garai haietara iritsi direla. Horrelako gauzetarako mugitzen dira bai!!


http://es.youtube.com/watch?v=P0lNaKYAwsE&feature=related

miércoles, 12 de noviembre de 2008

IKT eta ikasleak...nola aldatzen diren gauzak!!

Kaixo!!

IKTren inguruko informazioa pilatzen ari naizen einean, ikastolako informatikako arduradunarekin hitz egiten etab. ikusi dut urte gutxitan gauzak nola aldatu diren... urteak nola pasa diren...

Nire garaian behintzat ingelesa ikasteko Activity Book, Student's Book eta cassette bat besterik ez genituen baina orain berriz metodologiaz gain ikas materiala (software didaktikoak, Ikasys, bideo eta musika ordenagailu bidez ikusi/entzun...) ere nahikoa aldatu dela ikusi ahal izan dut. Eleanitz proektuari esker ikasleak gazte gaztetatik ingelesaren munduan murgiltzen dira eta egia esan aurreko urtean praktiketan ikusi ahal izan nuenaren arabera... oso pozik hartzen dute irakasgai berri hau (ez ni ikastolan nengoenean bezala, hasiera hasieratik gehien lantzen zena gramatika baitzen). Ikasleek orrian ikusten dutena ondoren ordenagailu bidez lantzeko aukera dute eeta beraientzat ere zerbait berria denez gogo biziz hartzen dute esperientzia berri hau.

martes, 4 de noviembre de 2008

Ikasys programaren lehen kontaktua

Aurreko ostiralean Ikasys programaren erabileraren nondik-norakoa lehen pertsona ikusteko aukera izan nuen eta egia esan aho zabalik geratu nintzen. Andoaingo Ikastolan ordezkapen bat burutzen aritu naiz aurreko aste osoan eta 4. eta 6. mailetan Ikasys programarekin lan egitea tokatu zitzaidan.

Programa beraz hitz egiten hasi aurretik ikasleek ordenagailuekin duten erabilera BIKAINA azpimarratu nahiko nuke. Ez dut uste nik beraien adinean horrelako "manejua" nuenik horrelako teknologia berriekin. Gainera... ordenagailuak eramangarriak dira, hau da ikasle bakoitzak bere ordenagailu eramangarria dauka eta beraien erabiltzaile izena eta kodea sartu behar dituzte programa martxan jartzeko. Momentu batez, haurrak heldu bilakatzen direla dirudi, guztiak beren ordenagailuen aurrean ingeleseko ariketak burutzen... sinestezina!!

Programari dagokionez, Ikasys programa piloto bat da, hau da, oraindik zenbait buruhauste eta arazo ematen dituen programa da. Programan matematika, euskara, ingelesa eta gaztelera lantzen dira, astero koska bat burutu beharra dute (astean behin ordu erdiz erabiltzeko aukera dute) eta koska bakoitzaren barnean atal desberdinak dituzte burutzeko. Ikasleak orduerdi hortan ahal duen guztia burutu behar du eta dudaren bat izanez gero, irakasleari laguntza eskatzeko aukera dauka.

Programa oraindik programa piloto denez zenbait ariketetan zenbait arazo agertzeko aukera dago, holako kasutan irakasleak arazo hauen berri eman behar dio programaz arduratzen den irakasleari eta honek programa honen arduradunari informe bat bidali beharko dio, arazoaren berri izateko.