Aurreko ostiralean Ikasys programaren erabileraren nondik-norakoa lehen pertsona ikusteko aukera izan nuen eta egia esan aho zabalik geratu nintzen. Andoaingo Ikastolan ordezkapen bat burutzen aritu naiz aurreko aste osoan eta 4. eta 6. mailetan Ikasys programarekin lan egitea tokatu zitzaidan.
Programa beraz hitz egiten hasi aurretik ikasleek ordenagailuekin duten erabilera BIKAINA azpimarratu nahiko nuke. Ez dut uste nik beraien adinean horrelako "manejua" nuenik horrelako teknologia berriekin. Gainera... ordenagailuak eramangarriak dira, hau da ikasle bakoitzak bere ordenagailu eramangarria dauka eta beraien erabiltzaile izena eta kodea sartu behar dituzte programa martxan jartzeko. Momentu batez, haurrak heldu bilakatzen direla dirudi, guztiak beren ordenagailuen aurrean ingeleseko ariketak burutzen... sinestezina!!
Programari dagokionez, Ikasys programa piloto bat da, hau da, oraindik zenbait buruhauste eta arazo ematen dituen programa da. Programan matematika, euskara, ingelesa eta gaztelera lantzen dira, astero koska bat burutu beharra dute (astean behin ordu erdiz erabiltzeko aukera dute) eta koska bakoitzaren barnean atal desberdinak dituzte burutzeko. Ikasleak orduerdi hortan ahal duen guztia burutu behar du eta dudaren bat izanez gero, irakasleari laguntza eskatzeko aukera dauka.
Programa oraindik programa piloto denez zenbait ariketetan zenbait arazo agertzeko aukera dago, holako kasutan irakasleak arazo hauen berri eman behar dio programaz arduratzen den irakasleari eta honek programa honen arduradunari informe bat bidali beharko dio, arazoaren berri izateko.
martes, 4 de noviembre de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario