miércoles, 19 de noviembre de 2008

Euskara erabiliz interneten barrena

Gaurko Berria egunkariaren azken orrialdean artikulu interesgarri bat irakurri dut. Egia esan irakurri eta ikasgai honekin lotura duela pentsatu eta hementxe naiz nire blog honetan irakurri dudanaren berri ematen...

"Web nabigatzailea gaur egun ordenagailuan gehien erabiltzen den aplikazioa dela esan daiteke. Interneten zabalkundeak gero eta ezagunagoak egin ditu, eta denborarekin ezaugarri berriez hornitu dira. Gero eta ekintza gehiago egiten direnez sarean zuzenean, nabigatzaileek informazioa prozesatzeko gaitasuna areagotu egin dute. Euskaraz ere erabil daitezke. Mozilla Firefox Netscape Communicator nabigatzailearen ondorengoa dela esan daiteke. Firefox kode irekiko aplikazoa da. Dena dela, garai hartatik bide luzea egin du, eta emaitzak hor daude; gero eta erabiltzaile gehiago ditu. Euskarazko bertsioa Librezale.org taldeak mantentzen du, beraiek dira Firefox euskaraz izatearen arduradunak. Nabigatzailea euskaraz hartzeko Firefoxen gune ofizialetik edo Librezale.org webgunetik har daiteke. Instalazioa oso intuitiboa da, pauso bakoitza erraz egin daiteke eta, gainera, Internet Explorer nabigatzaileko informazioa inportatu daiteke.

Euskalduna zara Interneten?

Interneten hizkuntzen erabilerari buruzko datuak ateratzerako orduan, nabigatzaileak erabiltzen duen hizkuntza hartzen da kontuan. Euskararen kasuan oso garrantzitsua da, izan ere, askok konturatu gabe gaztelaniaz nabigatzen dute, nahiz eta euskaldunak izan. Horrela, datuak ateratzean, erabiltzaile euskaldunak direnak baino gutxiago azaltzen dira. Zein hizkuntzatan nabigatzen den jakiteko, Sustatura sartzea nahikoa da. Bertan sartzean, hizkuntza detektatzen du eta euskara ez bada abisatu egiten du. Abisua eman ez ezik, aldatzeko zer egin behar den ere azaltzen da". BERRIA 08/11/19

Hona hemen euskaraz nabigatu ahal izateko baliagarriak irudituko zaizkizuen helbideak:

TB-Firefox euskaraz: www.mozilla-europe.org/eu/firefox
Librezale: www.librezale.org


Badirudi Teknologia Berrietan ere euskara, pixkanaka-pixkanaka bada ere, bere lekua hartzen ari dela. Ez al duzue hori uste?

No hay comentarios: