martes, 30 de diciembre de 2008

Urtea bukatzeko ...

... ez da ezer geatzen!! Bueno ze gustoa gaudezen denak gabonetan murgilduta... egia esan eguntxo hauek ez dira bate gaizki etortzen gure bizitza estresantetik pixkat aldentzeko. Nik kurtsoan zehar lanakin ta unibertsitaterako egin beharreko lanekin nahiko buruhauste izan det baina orain jai egun hauek aprobetxatuz lan guztiak aurreratzeko aprobetxatu det, ze konturatzerako gabonetatik bueltatu eta lanak entregatzeko eta azterketak egiteko garaia izango da. Zenbatetan gustatuko litzaidakeen erlojuko orratzak geratzea eguneko segunduari ahal diodan zuku guztia ateratzeko aukera izanaz. Teknologiaren eboluzioarekin agian gure bizitzako egunen batean norbaitek denbora gelditzeko makinaren bat asmatuko du, nork daki??


Ba hoixe, gaurko idatziaren bitartez guztioi Urte Berri On bat opa nahi dizuet eta egun hauek urrea bezala aprobetxatu, segundu bakoitzaz 100 %a disfrutatuz !!!!!!

sábado, 27 de diciembre de 2008

Photostory

Orain gabonetako oporrak direla aprobetxatuaz, hementxe nabil jo ta ke unibertsitateko lanak egiten. Gaurkoan egun hauetan Andoain eta Abadiñon ateratako argazkiekin nire Photostory-a burutu dut. Gaia librea denez, gaur egun gizartea oso kezkatuta duen gai bat aukeratu dut eta bertan isladatu dut argazki desberdinen muntaiari esker eta Benito Lertxundi edota Kuraiaren abestien bitartez AHTaren eraginak zeintzuk diren, trena habian jarri aurretik noski!! Gure mendiak nola geratzen ari diren, obrak burutzen ari diren inguruak zein egoera kaxkarretan dauden, orokorrean, gure Ama Lurra nola hondatzen ari den.

Pare bat zertzelada eman eta nire photostorya prest izango dut gabonetatik bueltan!

domingo, 21 de diciembre de 2008

Gehiegizkoa ez ote?

Badira 3 bat aste edo nire herriko taberna batean makina bitxi bat ikusi nuenetik. Lehenagotik ere ezagunak zaizkigu bolatxoen maikana edota behatzarekin jolasten den makina baina hau guztiz ezberdina zen. Makina berak, etorkizuneko tramankulu baten itxura du, ez du zerikusirik orain arteko makinen itsurarekin. Nik zertarako zen ez nekienez, eta egia esan makina hauetan jolastea ez dudanez gogoko, inguruan nituen lagunei galdeu dien ea makina hura zertarako zen. Imajinatu nire aurpegia APOSTUAK egiteko makina bat zela erantzun zidatenean!!
Sinestezina, harrigarria, gehiegizkoa ... horrelako hitza etorri zitzaizkidan burura.
Egunetik egunera beraz argiago dut teknologia berri hauen helburu nagusienetarikoa jendearengan (eta gehiegnbat gazteongan) kontsumismoa bultzatzea dela. Bestela zein helbururekin jarri daiteke horrelako makina bat horrenbeste jende ibiltzen den taberna batean?
Asteak pasa dira eta jada makina hori luzaroz bertan egongo balitz bezala ikusten dut nik, jendea bertara joaten da eta futbol, eskupilota, eskubaloia ... apustuak burutzen ditu. Zein izango ote da hurrengo "aurrerapausua" ??

martes, 16 de diciembre de 2008

Interneteko salmentak

Gaur jaso dudan aldizkari batean Teknologia berriak gazteon ezinbesteko tresnak direla azpimarratzen du. Pentsatzen hasi eta arrazoi guztia du aldizkariak. Goizetik jeiki eta irratia piztu, mikrouhinen bidez gosaria berotu, mugikorra piztu, telebista piztu ... etengabean ari gara beraien erabilera bultzatzen. Gizartea unez une geroz eta bizimodu erosoago baten bila dabil eta badirudi Internetek ere lagundu egiten gaituela erosotasun hori bilatzen.
Hona hemen interneten bidez erosten diren produktu edo zerbitzuen batezbestekoen barra diagrama interesgarri bat:

Benetan harrigarria da internetak gure eguneroko bizitzan duen garrantzia !

jueves, 11 de diciembre de 2008

Mundua azkarregi doa aurrera

Gaur egun, ia dena makinek egiten duten mundu hontan, oraindik ere gauzak egunetik egunera okerretik okerrera doaz. Telebistan hain ezaguna egin den KRISIAk badirudi mundua erabat zanpatu duela. Lehen gure lana makinek ordezkatua izan zelako langile ugari kalera joan ziren, orain berriz "krisia" dagoelako berriz ere langileak kalera. Makinek kontrolatzen duten mundu hontan egunetik egunera gizakion beharra murriztuz doa eta eztakit zein puntuetara iritsiko den guztia, baina honek guztiak ez du oso amaiera xamurrik izango. Teknologia berriak azken puntan egon beharrak, benetan gizakiontzat onura al dakarte? Gizakia, gizakia bera desagertzeko monstruoak sortzen ari ote da?

jueves, 4 de diciembre de 2008

Willow igela

Bueno bueno jada ipuin multimedia amaitzeko azken egitekoak egiten ari naiz eta egia esan nahiko ipuin polita geratuko zaidala uste dut, hala iruditzen zait niri behintzat! Ni ipuineko pertsonaietako bat Willow igela da, basoan bakarrik pasiatzen dabilen igela. Baina bere tristura eta bakardadea segituan desagertuko dira ipuneko beste pertsonaia batekin topo egiten duenean ...

Ipuinaren testua prest dut, gaur eszenatokia (basoko zuhaitzak, basoko etxe bakartia ...) egiten aritu naiz kartulinen laguntzarekin eta bihar espero dut behar ditudan argazkiak ateratzea, ondorengo lana power point-aren laguntzarekin ipuineko pertsonaiei bizitza ematea izango da ...

Irrikitan nago emaitza ikusteko!!

jueves, 27 de noviembre de 2008

Teknologia berriak bizitzako arlo guztietan barrena!


Izenburuan azaldu bezala, teknologia berriak gure bizitzako txoko eta arlo guztietara zabaldu dira. Egia da bai zenbait kasutan onura baino kalte gehiago eragin dutela (gazteek zenbait teknologiekiko duten "adikzioa"; El show De Truman filmean ikusi bezala besteen bizitzak kontrolatzeko helburua...) baina bere alderdi positibo eta onurak ere azpimarratu beharra dago. Gaur goizean jaso dudan e-mailak alderdi positibo hori indartzen duela arrgi dago, zenbat eta zenbat e-mail jaso ditugu emakume musulmanen lapidazioak ekiditeko firmak eskatuaz, edota emakumeak jasaten dituen indarkeriaren aurkako firmak eskatuaz? Kasu honetan gaur goizean jasotako e-mailak Chicha Mariani (Abuelas de Plaza de Mayo taldearen fundatzaileak) bere hiloba (Clara Anahí) bilatzeko erabili du e-mail bidezko komunikatzeko modu hau. Bere nahia eta helburua e-mail honek mundu osoa zeharkatzea da eta modu horretara bere hiloba bilatu. Gaur egun interneta munduko edozein txokorik izkutuenera ere iristen baita.




Horrelako kasuetan argi ikusten da zein garrantzitsua den teknologia berrien alderdi positibo eta negatiboak bereizita edukitzea. Hori uste dut nik behintzat!!

lunes, 24 de noviembre de 2008

Uso y abuso de la tecnología

Gai honen inguruan movie maker programa erabiliz 5 minutuko lantxoa egin behar dut baina ideiak falta zaizkit nire lana nondik bideratu jakiteko. Egia esan ez dakit zein irudi erabili eta 5 minutuko "bideo" bat burutzea nahiko luzea iruditzen zait. Norbaitek ideiaren bat ematerik balu, asko eskertuko nioke. Badirudi lantxo hau egiteko nahiko blokeaturik nagoela eta lana nondik bideratu jakin arte ezin izango dut "arrankatu"!!

miércoles, 19 de noviembre de 2008

Euskara erabiliz interneten barrena

Gaurko Berria egunkariaren azken orrialdean artikulu interesgarri bat irakurri dut. Egia esan irakurri eta ikasgai honekin lotura duela pentsatu eta hementxe naiz nire blog honetan irakurri dudanaren berri ematen...

"Web nabigatzailea gaur egun ordenagailuan gehien erabiltzen den aplikazioa dela esan daiteke. Interneten zabalkundeak gero eta ezagunagoak egin ditu, eta denborarekin ezaugarri berriez hornitu dira. Gero eta ekintza gehiago egiten direnez sarean zuzenean, nabigatzaileek informazioa prozesatzeko gaitasuna areagotu egin dute. Euskaraz ere erabil daitezke. Mozilla Firefox Netscape Communicator nabigatzailearen ondorengoa dela esan daiteke. Firefox kode irekiko aplikazoa da. Dena dela, garai hartatik bide luzea egin du, eta emaitzak hor daude; gero eta erabiltzaile gehiago ditu. Euskarazko bertsioa Librezale.org taldeak mantentzen du, beraiek dira Firefox euskaraz izatearen arduradunak. Nabigatzailea euskaraz hartzeko Firefoxen gune ofizialetik edo Librezale.org webgunetik har daiteke. Instalazioa oso intuitiboa da, pauso bakoitza erraz egin daiteke eta, gainera, Internet Explorer nabigatzaileko informazioa inportatu daiteke.

Euskalduna zara Interneten?

Interneten hizkuntzen erabilerari buruzko datuak ateratzerako orduan, nabigatzaileak erabiltzen duen hizkuntza hartzen da kontuan. Euskararen kasuan oso garrantzitsua da, izan ere, askok konturatu gabe gaztelaniaz nabigatzen dute, nahiz eta euskaldunak izan. Horrela, datuak ateratzean, erabiltzaile euskaldunak direnak baino gutxiago azaltzen dira. Zein hizkuntzatan nabigatzen den jakiteko, Sustatura sartzea nahikoa da. Bertan sartzean, hizkuntza detektatzen du eta euskara ez bada abisatu egiten du. Abisua eman ez ezik, aldatzeko zer egin behar den ere azaltzen da". BERRIA 08/11/19

Hona hemen euskaraz nabigatu ahal izateko baliagarriak irudituko zaizkizuen helbideak:

TB-Firefox euskaraz: www.mozilla-europe.org/eu/firefox
Librezale: www.librezale.org


Badirudi Teknologia Berrietan ere euskara, pixkanaka-pixkanaka bada ere, bere lekua hartzen ari dela. Ez al duzue hori uste?

viernes, 14 de noviembre de 2008

Teknologia berrien puntan...

Inork ikusi ahal zuen aurreko asteko AEbko hauteskundeen berri ematen ari zen CNN telebista katea?? Txiki txikitatik hainbat filmetan ikusi izan ditugu ezerezetik pantailaren erdian agertu izan diren pertsonaiak, efektu berezi hauen espezialistak "Guerra de las Galaxias" bezala ezagutzen den filmeko pertsonaiak dira bereziki. Eta zer zerikusi ote du ba aurreko asteko AEBko hauteskundeek film honekin?? Telebistan hau ikusi zuenak seguru nago badakiela zertara jo nahi dudan. Bai CNNko berriak ikusten ari nintzela halako batean platoaren erdian ezerezetik emakume bat agertu zen, hauteskundeetako erreportaria zen bai baina Chicagon zegoen neska hura bat-batean programan agertu zen, CNNko estudioetan hain zuzen ere!! Harrigarria? Hologramak beti urrutiko etorkizuneko garaiekin iruidikatu ditugu, hau da, gure autoak ehgan egingo duten garai horiekin. Ba badirudi, amerikarrak jada garai haietara iritsi direla. Horrelako gauzetarako mugitzen dira bai!!


http://es.youtube.com/watch?v=P0lNaKYAwsE&feature=related

miércoles, 12 de noviembre de 2008

IKT eta ikasleak...nola aldatzen diren gauzak!!

Kaixo!!

IKTren inguruko informazioa pilatzen ari naizen einean, ikastolako informatikako arduradunarekin hitz egiten etab. ikusi dut urte gutxitan gauzak nola aldatu diren... urteak nola pasa diren...

Nire garaian behintzat ingelesa ikasteko Activity Book, Student's Book eta cassette bat besterik ez genituen baina orain berriz metodologiaz gain ikas materiala (software didaktikoak, Ikasys, bideo eta musika ordenagailu bidez ikusi/entzun...) ere nahikoa aldatu dela ikusi ahal izan dut. Eleanitz proektuari esker ikasleak gazte gaztetatik ingelesaren munduan murgiltzen dira eta egia esan aurreko urtean praktiketan ikusi ahal izan nuenaren arabera... oso pozik hartzen dute irakasgai berri hau (ez ni ikastolan nengoenean bezala, hasiera hasieratik gehien lantzen zena gramatika baitzen). Ikasleek orrian ikusten dutena ondoren ordenagailu bidez lantzeko aukera dute eeta beraientzat ere zerbait berria denez gogo biziz hartzen dute esperientzia berri hau.

martes, 4 de noviembre de 2008

Ikasys programaren lehen kontaktua

Aurreko ostiralean Ikasys programaren erabileraren nondik-norakoa lehen pertsona ikusteko aukera izan nuen eta egia esan aho zabalik geratu nintzen. Andoaingo Ikastolan ordezkapen bat burutzen aritu naiz aurreko aste osoan eta 4. eta 6. mailetan Ikasys programarekin lan egitea tokatu zitzaidan.

Programa beraz hitz egiten hasi aurretik ikasleek ordenagailuekin duten erabilera BIKAINA azpimarratu nahiko nuke. Ez dut uste nik beraien adinean horrelako "manejua" nuenik horrelako teknologia berriekin. Gainera... ordenagailuak eramangarriak dira, hau da ikasle bakoitzak bere ordenagailu eramangarria dauka eta beraien erabiltzaile izena eta kodea sartu behar dituzte programa martxan jartzeko. Momentu batez, haurrak heldu bilakatzen direla dirudi, guztiak beren ordenagailuen aurrean ingeleseko ariketak burutzen... sinestezina!!

Programari dagokionez, Ikasys programa piloto bat da, hau da, oraindik zenbait buruhauste eta arazo ematen dituen programa da. Programan matematika, euskara, ingelesa eta gaztelera lantzen dira, astero koska bat burutu beharra dute (astean behin ordu erdiz erabiltzeko aukera dute) eta koska bakoitzaren barnean atal desberdinak dituzte burutzeko. Ikasleak orduerdi hortan ahal duen guztia burutu behar du eta dudaren bat izanez gero, irakasleari laguntza eskatzeko aukera dauka.

Programa oraindik programa piloto denez zenbait ariketetan zenbait arazo agertzeko aukera dago, holako kasutan irakasleak arazo hauen berri eman behar dio programaz arduratzen den irakasleari eta honek programa honen arduradunari informe bat bidali beharko dio, arazoaren berri izateko.

miércoles, 29 de octubre de 2008

Ikasys ...?

Bai nik ere nahiko arrotza izan dut termino hori aste hau arte. Astelehenean nire herriko ikastolan ingeleseko irakaslearen ordezkapen burutzeko deitu zidaten eta nire egin beharren artean (ostiral honetan) Ikasys programaren bidezko klaseak ematea azpimarratu behar dut. Egia esan oraingoz www.ikasys.net web orrian irakurri dudan informazioarekin eta gutxi gorabehere ikasleek eta beste irakasleek esandakoarekin nago baina ostiralean lehen pertsonan esperimentatuko dut honen erabilera. Egia esan zortedun sentitzen naiz irakurri dudanaren arabera Euskal Herriko 17 herrietako Ikastoletan (Ikastolen Elkartea) ari baitira programa hau erabiltzen eta ikasleengan ikusi dudanaren arabera nahiko motibagarria dela dirudi. Ostiralean kontatuko dizuet programa honen nondik norakoa, ni behintzat ostirala iristeko irrikitan nago!!

miércoles, 22 de octubre de 2008

Teknologia berriak et gazteak

Azken urte hauetan oso entzuna bilakatzen ari dira gazteek teknologia berriekin duten harremanen nondik norakoak. Egia da teknologia berriak etorkizuna direla baina askotan pentsatu izan dut gaztetxo askoren artean teknologia hauekiko gehiegizko erabilera nabaria dela.

Zein puntuk arte da onuragarria gaztetxoek teknologia berriekin duten erabilera hori?

Argi dago haurra haur denetik gazte edo nerabe bilakatu arte bizitzako fase eta maila desberdinetatik pasa beharra duela, guztiok horixe egin dugu, unean uneko bizipenak bizitu alegia. Gaur egun hala ere oso gaztetatik murgiltzen dira PSP, Wii eta antzeko beste zenbait jolas interektibotan eta asko eta asko bertan "preso" geratzen dira. Gazte edo haur hauek beste gazteekiko elkarrekintzak indartu eta garatu beharrean, bere mundu birtual eta imajinarioan murgildurik geratzen dira. Honek noski etorkizunerako arazoak ekarriko dizkio gazteari, gizartean besteekiko hartu-eman harremana ezinbestekoa baita bizitzan aurrera ekin ahal izateko, mundutik aislaturik dagoen batentzako prozesu hori ezezaguna eta arrotza egiten zaiolarik.

Teknologia berrien erabilera bere neurrian egokia da, baina bizitza hontako etapa bakoitzean bizi beharrekoa bizi behar da, hazkuntza prozesua bizkortu gabe noski. Gure aiton-amonak telefono mugikorra bezalako modernitate batetara ohitu badira, gazteak beraien garaia heltzen denean teknologia berri guzti horietara ohitu ahal izango dira inongo dudarik gabe gainera.

miércoles, 15 de octubre de 2008

%20 %60 %20

Bai hauexek dira irakasleek teknologia berriekin duten erabilerari buruz hitz egitean azaleratzen diren portzentaiak. Nire lana burutzeko informazioa pilatzen ari naizen moduan irakasle batekin hizketan ariu nintzela 3 portzentaia horien berri eman dit. Zer zerikusi ote dauka zenbaki horietako bakoitzek teknologia berriekin galdetuko duzu. Ba egia esan hiru zifra horiek isladatzen dute irakasleek orokorrean teknologia berriekin duten erabilera.

Hasteko lehenengo %20a teknologia berriak erabiliko ez dituela esaten duten irakasleen multzoa da. Hauek teknologia berriak erabiliko ez dituztela esan eta horixe burutuko dute. Bigarrengo zifra, %60a hain zuzen ere, teknologia berriak erabiltzeko prest eta erabiltzen dituzten irakasleen multzoa da eta azkeneko %20a teknologia berriak erabiliko ez dituztela esan eta ondoren erabiltzen dituzten irakasle multzoa aurkitu dezakegu.

Zifra hauek ikusirik gauza asko pentsatzeko aukera ematen du. Ez ahal duzu hori pentsatzen? Zifra horietatik atera daitezkeen datu, iritzi eta hausnarketa egin beharreko lanerako gordeko ditut!!

miércoles, 8 de octubre de 2008

Eskoletan teknologia berrien erabilera...

Gaur gai honetarako aurkeztu beharreko lana nondik bideratu pentsatzen aritu naiz eta nik lan egiten dudan ikastolako irakasleek teknoloigia berrien erabileran zer moduz moldatzen diren pentsatzen eta hausnartzen ibili naiz. Egia esan egun irakasle asko gazteak dira eta hauek ordenagailu, DVD edota internetaren erabileran primeran moldatzen direla ikusten da baina ez da gauza bera gertatzen ikastolan bertan urteak eta urteak lanean daramatzaten irakasleekin. Garai berriko twknologia berriak urruti geratu zaizkie horrelako irakasleei eta belaunaldi salto izugarri bat burutu beharra dute berauen erabilerara egokitu ahal izateko. Benetan zaila izan behar du salto hori burutzea... gu jaio eta hezi teknologia hauez ingurutaturik egin dugu baina atzeragoko belaunaldietako jendeari hauek maneiatzea kostatu egiten zaio normala den bezela.
Agian nire lana bideratzeko ikastolako irakasle gazte batek eta beste ez horren gazte batek eguneroko gelako bizitzan teknologia berriekin duen harremana alderatzea izango da. Emaitza polita izango litzateke...

martes, 7 de octubre de 2008

Azkenik lortu dut!!

Hementxe sortu det nire bloga, zenbait saiakuntzaren ondoren. Gaur Nererekin hitz egin ondoren bloga sortzeari ekin diot eta hauxe da saiakeraren emaitza. Gaia lantzeko 5 lan burutu behar ditut eta lanak beste ikasgaietako lan guztiekin zerikusi gutxi duela ikusi ahal izan dut, modu batera edo bestera, eguneroko bizitzarekin zerikusia duten teknologien munduan barneratzeko aukera bikaina ematen baitigu. Espero dut klaseko kideekin elkartrukatzea gure iritzi eta buruhausteak.